Youtubeko deskribapena:
						
						
							Neomaken lehen diskoko ereserkietako bat da XXI.MENDEKUA. Atlantikaldian emandako kontzertuaren irudiekin osatutako emaitza da honakoa. 
LETRA
Hitzak: Haizea eta Oihana Arana 
Elkarrekin lehiatzen 
ikusi nahi gaituzte, baina 
aurkari izateko 
hezi gintuzten, baina
ez al da hobe batzea beti elkarren aurka joatea baino?
Ez al da hobe batzea beti elkarren aurka joatea baino? 
Objektu desiratu, 
eder, esaneko, perfektu… 
baina noiztik ez gara 
desiradun subjektu?
Guk badakigu noren desira den zentroan ipini nahi duguna! 
Guk badakigu gure desira dela zentroan jarri nahi duguna! 
Besteen begiradak 
eraiki baldin bagaitu, 
egin behar duguna 
da elkarri begiratu.
Kolektiboa ez den ahalduntzea ez delako ahalduntzea. 
Kolektiboa ez den ahalduntzea ez delako ahalduntzea.
Elkarrengan sinestea 
izango da mendekua
elkarren lana da elkarri lekua ematea.
Elkarrengan sinestea 
izango da mendekua
eskuz-esku ematen da autoritatea.
Teoria izaten 
da hausnarketaren kausa 
baina utzi dezagun 
liburuetan hautsa.
Gure oholtzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza! 
Gure sorkuntzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza! 
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza! 
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Elkarrengan sinestea 
izango da mendekua
elkarren lana da elkarri lekua ematea.
Elkarrengan sinestea 
izango da mendekua
eskuz-esku ematen da autoritatea.
Gure gorputzetatik hasi behar da iraultza! 
Gure gorputzetatik hasi behar da iraultza! 
Gure gorputzetatik hasi behar da iraultza! 
EKIPOA: 
Kamerak: Mikel Roman eta Borja Suberbiola (@control_ese) 
Edizioa: Borja Suberbiola (@control_ese)  
SARE SOZIALAK: 
Instagram: https://www.instagram.com/neomak_/?utm_medium=copy_link 
Twitter:  https://twitter.com/7neomak 
Facebook: https://www.facebook.com/profile.php?id=100076151923408&ref=pages_you_manage